Skewb ertaina: aurkako aurpegia kolpe batez
Hau hasiberrien metodoa da 2. eta 3. urratsak batean bilduta: goiko lau izkinak orientatu eta gero zentro horia kokatu beharrean, biak batera egiten dira. Irabazten dena ez dira mugimenduak, geldialdiak baizik: lehen Skewb-a bi aldiz begiratu eta bi formula aplikatzen zenituen tokian, orain behin begiratu, kasua ezagutu eta tira. Hamaika kasu dira, zenbat bloke behar diren arabera taldekatuta, eta guztiak sledgehammer-arekin egiten dira —Notazio orriko lau mugimenduko blokea— goiko erpinera zuzenduta, eskuinera edo ezkerrera.
Konpondu azken geruza kasua ezagutuz: 11 kasu, bloke kopuruaren arabera multzokatuta, eta beti lehengo formula berarekin. Dagoeneko konpontzen duzunerako eta itsuan ibiltzeari utzi nahi diozunerako.